Gure filosofia
Koldo eta Norak garbi ikusi zuten beraien bidaietan ikasitakoak eta topatutakoak Donostian ez zuela 2020an isladarik. Plant-based whole foods filosofian murgilduta, lehenik gipuzkoarrei eta ondoren mundu guztiari helarazi nahi izan diote Planetarentzat jasangarriagoa, bertako eta munduko ekoizle txikiekin errespetuzkoagoa eta osasunarentzat onuragarriagoa den bizimodu hau, Noraren beste pasioa den specialty-coffeearekin uztartuz.
Norberaren errespetutik abiatuta, gainontzekoak eta natura errespetatuz, denon bizi kalitatea hobetu dezakegula zalantzarik ez dute. Norbanakoa enpoderatzea, arduraz eta errespetuz, denon artean oraina eta etorkizuna hobera eraldatuz.



Reduce, Reuse, Recycle, Roth, Rethink, Reduce, Reuse, Recycle, Roth, Rethink, Reduce, Reuse, Recycle, Roth, Rethink
Roth, Rethink, Reduce, Reuse, Recycle, Roth, Rethink, Reduce, Reuse, Recycle, Roth, Rethink, Reduce, Reuse, Recycle



Hori dela eta, fruta eta barazki hornitzailearekin lankidetzan aritzen gara eta adibidez, beste bezero batek nahi ez duen kalabaza pulpa, OhBabara gure iada famatua egin den OhBabaRollean erabiltzen dugu.
Erabiltzen dugun platanoaren azala ere ez dugu alferrik xahutzen, platano hanburgesaren “tira” bihurtzen baita (bere betegarria). Eta horrela jarraituko dugu, murrizteko, berrerabiltzeko, birpentsatzeko, birziklatzeko eta konpostatzeko moduak pentsatuz.



Ildo horretatik, gure beharretarako irtenbide hobeak ematen saiatzen gara: esaterako, erabiltzen ditugun esne kaxekin egiten ditugun kafe edarien eramateko edukiontziak; edo, saltzen dugun kombucha botiletan eramateko ura; edo orain ospetsua den Irri-Sarri edalontzia, Ander lagunaren ekimena, nonahi erabiltzeko hain erraza den edalontzi honekin erabilera bakarreko edalontziei gerra deklaratu baitie, take away-ean sortutako hondakinak gutxituz.
Gure eramateko edukiontzi guztiak konpostagarriak dira eta bezeroak beren material berrerabilgarria ekartzera animatzen ditugu; bai janaria bai edariak eramatekoak, kafe edari guztietan 10 zentimoko deskontua eginez zure edalontzia ekartzen duzun bakoitzean, beti.