
Plants + Kofi
+


Ez da jatetxe bat; nahiz eta jaki goxo-goxoak prestatzen ditugun.
Ez da kafetegi bat; nahiz eta gurean bezelako kofi goxorik zaila izango zaizun beste Inon dastatzea.
Ez dugu alkoholik saltzen baina lagunartean kombucha edanez momentu oso atseginak pasako dituzula seguru gaude.
Ez da yoga estudio bat; nahiz eta igandetan, txoro Haizea edo sartzen zaigun eta goizeko 7:00tan yoga egiten dugun bertan.
Guzti horretarako eta askoz gehiagorako ataria eta espazioa da OhBaba. Zure eguneroko aukera txikiek botere haundia dutela konturatu, ulertu eta barneratzeko espazioa. Guztion erabaki txikiez aldaketa haundien inertzia sortu nahi duen abiapuntua, oraina landuz etorkizuna eraldatu nahi duen topagunea. Xabier Leteren hitzetan sinisten dugulako, “Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai, hauts hartatikan ustekabean noizbait ginaden gu ernai, eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera…”.
Landare jatorriko jaki osoak, osagarri organikoz artisauki prestatuak, eta ahal den heinean, bertako produktuak erabiliz eta besteek erabiltzen ez dutena aprobetxatuz.; gure baserritaren praktika tradizionalak eta bioaniztasunarekiko errespetua sustatzea da gure asmoa, baserritarren bizimoduaren hobekuntzan lagunduz. Laburrean, norberaren elikaduraren %80 baino gehiago landare jatorrikoa aukeratzen duena. Osagarri osoak, ez prozesatuak, eta organikoak.
Koldo eta Norak garbi ikusi zuten beraien bidaietan ikasitakoak eta topatutakoak Donostian ez zuela 2020an isladarik. Plant-based whole foods filosofian murgilduta, lehenik gipuzkoarrei eta ondoren mundu guztiari helarazi nahi izan diote Planetarentzat jasangarriagoa, bertako eta munduko ekoizle txikiekin errespetuzkoagoa eta osasunarentzat onuragarriagoa den bizimodu hau, Noraren beste pasioa den specialty-coffeearekin uztartuz.
Norberaren errespetutik abiatuta, gainontzekoak eta natura errespetatuz, denon bizi kalitatea hobetu dezakegula zalantzarik ez dute. Norbanakoa enpoderatzea, arduraz eta errespetuz, denon artean oraina eta etorkizuna hobera eraldatuz.